2011/01/30

Tabakoaren keak gorreria sor dezake

Erretzaile pasiboek,hau da,zigarroak erretzen ez dituzten baina tabakoaren kea arnasten duten pertsonek gorreria sufritzeko probabilitate altua dute.Tobacco Control izeneko aldizkarian argitaratutako ikerketan 20-69 urte arteko 3.300 heldu aztertu ziren,guztiak erretzaile pasibo bezala kontsideratuak izan ziren odolean zeukaten kotinina substantzia neurtu ondoren. Izan ere, kotinina nikotinaren eratorria izango da.




Datuen arabera, tabakoarekin kontaktuan egon ohi diren pertsonen %14ek maiztasun txiki eta ertainetan entzumena galtzen dute. Talde berbereko %46ek entzumena galdu zuten maiztasun altuko soinuetan.

Adituek uste dute tabakoaren keak belarriaren odol hodi txikien fluxuengan eragina duela,belarria oxigenorik gabe geratuko delarik. Tabakoak sortzen dituen eraginak eta zaratak edo adinarenak desberdinak izango dira. Entzumenaren galera tabakoak gure gorputzarengan dituen eraginetako bat baino ez da.


Egun ona izan!

2 comentarios:

  1. Ba begira, keak kalte ugari sorrarazten dituela denok dakigu, ondorio larriak eragiten dituela, baina erretzaileek erretzen segitzen dute. Ez erretzaileok pairatu izan ditugu ondorio horietako asko, tartean gaurkoan aipatu duzun gorreria, baina hemendik aurrera eta lege baten ondorioz bada ere, horrelakorik gehiago ez jasatea espero dut!

    ResponderEliminar
  2. Gizakiaren berezko izaera naturala ez erretzaile izatea da. Hala ere, erretzen dutenek batzutan ez dituzte ez erretzaileon eskubideak errespetatzen, horregatik ados nago lege berriarekin. Azken finean, hasieran galera ekonomikoak sortu arren epe labur zein luzera guztion hoberako izango da.

    ResponderEliminar