2011/01/30

Presbizia betaurrekorik gabe

Presbizia  40-45 urtetik gorako pertsona ia guztiei afektatzen die. Adin honetan kristalinoa zurrunagoa bihurtzen da eta hurbil dauden objektuak enfokatzeko zailtasunak egoten dira. Momentuz hauxe konpontzeko irtenbide bakarra betaurrekoak edo lentillak erabiltzea da. Baina dirudienez etorkizunean hauxe alda daiteke,izan ere, Washington-eko Unibertsitateko zientifikoek diote presbizia sendatu daitekeela betaurrekoak erabili gabe. Nola lortzen da? Injektatzen den gel bati esker,kristalino moduan funtzionatuko duena.



                         

Zientifiko hauen helburua 20 urteko pertsona baten kristalinoaren biguntasuna duen materiala injektatzea da,kasu honetan presbizia duten pertsona batean. Honi esker,kristalinoak galdu duen akomodatzeko gaitasuna berreskuratzen du. Beraz,hurbil zein urruneko objektuak ondo enfokatuak izango dira.
Gaur egun laborategietan oraindik probatzen ari den material hau hidrogel eraldatuez osatuta dago. Substantzia hauek gizakion lenteek bezalako ezaugarri biskoelastikoak dituzte. Era berean, material hau injektatua denez, kirurgia ez da beste kasu batzuetan bezain inbasiboa izango.


Lentea ordezkatu ahal duten material desberdinak aztertzen ari dira eta badirudi burututako lan guzti hauek abantaila ugari dituzte. Fetsch zientzialariaren arabera, desberdintasun nagusia disulfuroren zubi itzulgarriak dira. Gela sortu ondoren,honen osagai diren zubiak murriztu egiten dira. Horrela prest egongo da saku kapsularrean injektatzeko eta dakigun bezala saku honetan kokatzen da kristalinoa.Teknika honen abantaila aipagarriena da kristalinoaren sakuan materiala jartzeko zulo txiki bat besterik behar ez dela da. Modu honetan lente artifizial bat jartzeko beharko zen ebakigune handia egitea ekiditzen da. Gainera, teknika berri honi esker gela jarri ondoren ez dira puntuak behar.
Injektatzen den substantzia acrilamida da, disulfuro zubiak sortzen dituen neurotoxiko ezaguna. Pentsa genezake hauxe gorputzean jartzea tontakeria dela baina poliacrilamida osatzen duten kate luzeak ez dira toxikoak gure gorputzarentzako. Begian injektatu baino lehen garrantzitsua da materiala ondo garbitzea, acrilamida arrastoak guztiz eliminatzeko.

Biguna,biskoelastikoa,injektatua izan daitekeen eta toxikoa ez den material honi esker gai gara giza kristalinoa ordezkatzeko. Izan ere, gel honek pertsona gazte baten lentearen moduan jokatuko du.
Ikerlariek teknika hau animalietan aplikatzen hasiko dira urte honetan. Emaitza onak lortuz gero,pertsonetan aplikatzen hasiko dira. Beraz, uste da presbizia sendatzeko gaur egun behar diren betaurrekoak laster zakarrontzira bota ahal izango ditugula.

 
                               


Egun ona izan!

1 comentario:

  1. Oso ongi! ordu izan da! Ohiko eta mugatzailea den ikusmen arazoa hau bideratzeko, betaurrekoak baino beste zeorzer erosoagoa bilatzea. Eskerrik asko ekarpenagatik

    ResponderEliminar