2011/01/27

Akupuntura

Akupuntura gaixotasunak prebenitu edo tratatu, mina kendu edo gaixoa anestesiatzeko erabiltzen da. Zenbait ikerketa frogatzen duten bezala, metodo hau Txinan praktikatzen da orain dela 5000 urte baino lehenago. Ezagutzen den lehenengo erreferentzia Nei Jing izeneko liburua da. Liburu honetan agertzen diren datuak uste da k.a. 200 urtearen inguruan kokatzen direla. Hala ere, garai horretan praktikatzen zen akupuntura ez da gaur ezagutzen dugun bezalakoa, orduan ez baitziren metalezko orratzak erabiltzen. Hauen ordez zenbait senda belar kontsumitzen zituzten.

Akupunturak gaixotasunak prebenitu eta tratatu egingo ditu gorputzean dauzkagun  azaleko "puntu anatomikoetan" orratz oso finak sartzean. Guzti honen oinarria zera da, eritasunak sortzen direla gorputzean biziaren indarraren desoreka dagoenean. Aipatutako indar hau Qi bezala ere ezagutzen da. Honen arabera uste da giza gorputzean 14 kanale daudela, meridiano bezala ere izendatzen dira. Kanale hauetariko batean blokeoren bat egonez gero, gaixotasuna sortuko da.

                                   

Orratzak erabiltzeaz gain, igurtzimendua,beroa,energia elektromagnetikoaren inpultsoak eta presioa ere erabiltzen dira lehen aipatutako puntuak estimulatzeko. Guzti honen helburua, gorputzean daukagun energa orekatzea da. Honen adibidea da sonopuncture da. Hauxe ultrasoinuak askatzen dituen aparatuaren bidez egiten da eta uhin horiek puntu anatomikoetan aplikatzen dira. Aipatzekoa da baita akupresioa, kasu honetan atzamarrak erabiltzen dira mina kentzeko. Lehen esan bezala energia elektromagnetikoa beste aukera bat da,baina zergatik erabiltzen da? Izan ere, energia honi esker gorputzean deskarga elektriko txikiak sortzen dira. Ez dira arriskutsuak baina zenbait zelulen funtzio,hazkuntza eta heltzean eragina dute.
Guzti hauek posibleak badira ere, klasikoenak orratzak izango dira. Hauek dagozkien puntu zehatzetan sartzen badira, gorputzeko neurotransmisoreak estimulatzen dituzte eta hauxe da gaixoa sesioa eta ondoren hobeto sentiarazi egiten diona.
OMS-aren arabera, akupuntura baliagarria izan daiteke zenbait gaixotasunetan,esaterako kataratak, ultzerak, buruko mina, haginetako mina edo bronkitis akutua. Estatu Batuetan, teknika hau sarritan erabiltzen da min kronikoak edo trastorno mentalak tratatzeko.

                      

Hala ere, jakin beharrekoa da akupunturak bere arriskuak dituela. Hematomak sor daitezke orratzak odol hodiren batean sartzen badira. Hepatitisa edo hiesa sufri genezake aurretik orratzak behar den bezala esterilizatuak izan ez badira.
Argi izan behar duguna da akupuntura teknika alternatibo bat besterik ez dela. Honek esan nahi du teknika hau aplikatzen badugu ere medikuarengana joatea ezinbestekoa izan beharko dela gaixotasunaren larritasuna eta beste datu batzuk zehazteko.



Egun ona izan!

1 comentario: