2011/01/30

Tabakoaren keak gorreria sor dezake

Erretzaile pasiboek,hau da,zigarroak erretzen ez dituzten baina tabakoaren kea arnasten duten pertsonek gorreria sufritzeko probabilitate altua dute.Tobacco Control izeneko aldizkarian argitaratutako ikerketan 20-69 urte arteko 3.300 heldu aztertu ziren,guztiak erretzaile pasibo bezala kontsideratuak izan ziren odolean zeukaten kotinina substantzia neurtu ondoren. Izan ere, kotinina nikotinaren eratorria izango da.




Datuen arabera, tabakoarekin kontaktuan egon ohi diren pertsonen %14ek maiztasun txiki eta ertainetan entzumena galtzen dute. Talde berbereko %46ek entzumena galdu zuten maiztasun altuko soinuetan.

Adituek uste dute tabakoaren keak belarriaren odol hodi txikien fluxuengan eragina duela,belarria oxigenorik gabe geratuko delarik. Tabakoak sortzen dituen eraginak eta zaratak edo adinarenak desberdinak izango dira. Entzumenaren galera tabakoak gure gorputzarengan dituen eraginetako bat baino ez da.


Egun ona izan!

Presbizia betaurrekorik gabe

Presbizia  40-45 urtetik gorako pertsona ia guztiei afektatzen die. Adin honetan kristalinoa zurrunagoa bihurtzen da eta hurbil dauden objektuak enfokatzeko zailtasunak egoten dira. Momentuz hauxe konpontzeko irtenbide bakarra betaurrekoak edo lentillak erabiltzea da. Baina dirudienez etorkizunean hauxe alda daiteke,izan ere, Washington-eko Unibertsitateko zientifikoek diote presbizia sendatu daitekeela betaurrekoak erabili gabe. Nola lortzen da? Injektatzen den gel bati esker,kristalino moduan funtzionatuko duena.



                         

Zientifiko hauen helburua 20 urteko pertsona baten kristalinoaren biguntasuna duen materiala injektatzea da,kasu honetan presbizia duten pertsona batean. Honi esker,kristalinoak galdu duen akomodatzeko gaitasuna berreskuratzen du. Beraz,hurbil zein urruneko objektuak ondo enfokatuak izango dira.
Gaur egun laborategietan oraindik probatzen ari den material hau hidrogel eraldatuez osatuta dago. Substantzia hauek gizakion lenteek bezalako ezaugarri biskoelastikoak dituzte. Era berean, material hau injektatua denez, kirurgia ez da beste kasu batzuetan bezain inbasiboa izango.


Lentea ordezkatu ahal duten material desberdinak aztertzen ari dira eta badirudi burututako lan guzti hauek abantaila ugari dituzte. Fetsch zientzialariaren arabera, desberdintasun nagusia disulfuroren zubi itzulgarriak dira. Gela sortu ondoren,honen osagai diren zubiak murriztu egiten dira. Horrela prest egongo da saku kapsularrean injektatzeko eta dakigun bezala saku honetan kokatzen da kristalinoa.Teknika honen abantaila aipagarriena da kristalinoaren sakuan materiala jartzeko zulo txiki bat besterik behar ez dela da. Modu honetan lente artifizial bat jartzeko beharko zen ebakigune handia egitea ekiditzen da. Gainera, teknika berri honi esker gela jarri ondoren ez dira puntuak behar.
Injektatzen den substantzia acrilamida da, disulfuro zubiak sortzen dituen neurotoxiko ezaguna. Pentsa genezake hauxe gorputzean jartzea tontakeria dela baina poliacrilamida osatzen duten kate luzeak ez dira toxikoak gure gorputzarentzako. Begian injektatu baino lehen garrantzitsua da materiala ondo garbitzea, acrilamida arrastoak guztiz eliminatzeko.

Biguna,biskoelastikoa,injektatua izan daitekeen eta toxikoa ez den material honi esker gai gara giza kristalinoa ordezkatzeko. Izan ere, gel honek pertsona gazte baten lentearen moduan jokatuko du.
Ikerlariek teknika hau animalietan aplikatzen hasiko dira urte honetan. Emaitza onak lortuz gero,pertsonetan aplikatzen hasiko dira. Beraz, uste da presbizia sendatzeko gaur egun behar diren betaurrekoak laster zakarrontzira bota ahal izango ditugula.

 
                               


Egun ona izan!

2011/01/29

Delfinoterapia

Delfinoterapia, zooterapian erabilitako metodologietako artean dago, erreabilitazio fisiko eta emozionalen metodoen multzoa da. Izurdeak animali mantso eta argiak dira. Gainera, oso eraginkorrak dira gorputza eta espiritua lantzen diren tratamendu honetan. Ondoeza fisiko zein emozionalak dituzten pertsonentzako da egokia tratamendu hau. Izurdeek mota desberdinetako uhin ultrasoinuak igortzen dituzte. Uhin hauek tratatutako pertsonaren gorputz osoan zehar zabaltzen dira eta honek eragin positiboa izango du nerbio sisteman.
 
Tratamendu hau aplikatzeko adina 5-6 hilabeteko jaioberrietatik aurrera izan ohi da. Sesio guztietan zehar gaixoak langile espezializatuengatik egongo dira zainduak. Hala ere, terapia hauetan erabiltzen diren izurdeak pertsonekin egotera ohituta daude eta txikitatik jada funtzio honetarako hezituak dira. Gehien erabiltzen diren izurdeak tursciops truncatus motakoak dira, "nariz de botella" bezala ere ezagutuak.


                                       

Delfinoterapiareko adituek diote izurdeek igorritako ultrasoinuen ondorioz, neuronen arteko konexioa hobetzen duten endorfina eta beste substantzia batzuen kopurua handitzen da. Gainera, hemisferio zerebralen fntzionamendua ere hobetu egiten da. Aldaketa neurologiko eta neurokimiko hauek direla eta, onura fisiko,emozional eta intelektualak lortzen dira. Izan ere, terapia honek eragina izango du sistema immunologiko, mugimenduen koordinazio, harreman sozial eta lengoaiarengan,besteak beste.

Izurdearekin egindako tratamendu honen fenomenorik aipagarriena bere potentzial didaktikoa da, bereziki Down sindromea daukaten umeetan. Sindrome hau daukaten eta delfinoterapia egiten duten umeek besteak baino askoz arinago ikasten dute. Izurdeak zenbait gaixotasun tratatzeko erabilgarriak izango dira: minbizia, mugimendu arazoak, arazo mentalak edo nerbio sistemaren gaixotasunak.


Sesioetan 15-20 minutu uretan izaten dira baina lehenago masajeak edo bestelako ariketak ere egiten dira.
Terapeutak agindutako sesio kopurua bete ondoren, lortutako emaitzak hilabete batzuetan zehar irauten dute.Beraz, esperientzia hau probatzera animatzen zaituztet!

Egun ona izan!

2011/01/28

Begiek uste baino informazio gehiago ematen digute!

Zure begiek zuk uste baino informazio gehiago ematen dute. Izan ere, begiko odol hodiak aztertzean inguruan daukagun kutsadurak gure bihotzean izango duen eragina jakin dezakegu. Hauxe dio PLoS Medicine izeneko aldizkariak argitaratutako lanean.


                                        


Michigan unibertsitateko ikerlariek egindako lanean, kutsaduraren eragina aztertu zuten 45-84 urte bitarteko 4.607 pertsonetan. Boluntarioen begiak aztertzeko asmoz, erretinen argazkiak egin zituzten. Behin emaitzak zituztela konturatu ziren kutsadura gutxiko airearekin kontaktuan egon ohi ziren pertsonek,beraien adina baino 3 urte zaharragoko pertsonen antzeko mikrobasoak zituztela. Berriz, kutsadura zegoen lekuetan egoten diren pertsonen begien odol hodiak ,7 urte zaharragoren odol hodiak izan ditzakete.

                       
                                 



Begiko odol hodiak gorputzeko beste edozein odol hodien adierazleak izango dira. Beraz, kutsaduraren eraginez bihotzeko odol hodiak ere kaltetuta egon daitezke eta ondorioz kardiopatiak gertatzeko probabilitateak altuagoak izango dira.
Guzti hau praktikan jarriz gero, emaitzen arabera kardiopatien intzidentzia %3an handitu daiteke kutsadura handia dagoen guneetan bizi diren emakumeetan.

Egun ona izan!



2011/01/27

Akupuntura

Akupuntura gaixotasunak prebenitu edo tratatu, mina kendu edo gaixoa anestesiatzeko erabiltzen da. Zenbait ikerketa frogatzen duten bezala, metodo hau Txinan praktikatzen da orain dela 5000 urte baino lehenago. Ezagutzen den lehenengo erreferentzia Nei Jing izeneko liburua da. Liburu honetan agertzen diren datuak uste da k.a. 200 urtearen inguruan kokatzen direla. Hala ere, garai horretan praktikatzen zen akupuntura ez da gaur ezagutzen dugun bezalakoa, orduan ez baitziren metalezko orratzak erabiltzen. Hauen ordez zenbait senda belar kontsumitzen zituzten.

Akupunturak gaixotasunak prebenitu eta tratatu egingo ditu gorputzean dauzkagun  azaleko "puntu anatomikoetan" orratz oso finak sartzean. Guzti honen oinarria zera da, eritasunak sortzen direla gorputzean biziaren indarraren desoreka dagoenean. Aipatutako indar hau Qi bezala ere ezagutzen da. Honen arabera uste da giza gorputzean 14 kanale daudela, meridiano bezala ere izendatzen dira. Kanale hauetariko batean blokeoren bat egonez gero, gaixotasuna sortuko da.

                                   

Orratzak erabiltzeaz gain, igurtzimendua,beroa,energia elektromagnetikoaren inpultsoak eta presioa ere erabiltzen dira lehen aipatutako puntuak estimulatzeko. Guzti honen helburua, gorputzean daukagun energa orekatzea da. Honen adibidea da sonopuncture da. Hauxe ultrasoinuak askatzen dituen aparatuaren bidez egiten da eta uhin horiek puntu anatomikoetan aplikatzen dira. Aipatzekoa da baita akupresioa, kasu honetan atzamarrak erabiltzen dira mina kentzeko. Lehen esan bezala energia elektromagnetikoa beste aukera bat da,baina zergatik erabiltzen da? Izan ere, energia honi esker gorputzean deskarga elektriko txikiak sortzen dira. Ez dira arriskutsuak baina zenbait zelulen funtzio,hazkuntza eta heltzean eragina dute.
Guzti hauek posibleak badira ere, klasikoenak orratzak izango dira. Hauek dagozkien puntu zehatzetan sartzen badira, gorputzeko neurotransmisoreak estimulatzen dituzte eta hauxe da gaixoa sesioa eta ondoren hobeto sentiarazi egiten diona.
OMS-aren arabera, akupuntura baliagarria izan daiteke zenbait gaixotasunetan,esaterako kataratak, ultzerak, buruko mina, haginetako mina edo bronkitis akutua. Estatu Batuetan, teknika hau sarritan erabiltzen da min kronikoak edo trastorno mentalak tratatzeko.

                      

Hala ere, jakin beharrekoa da akupunturak bere arriskuak dituela. Hematomak sor daitezke orratzak odol hodiren batean sartzen badira. Hepatitisa edo hiesa sufri genezake aurretik orratzak behar den bezala esterilizatuak izan ez badira.
Argi izan behar duguna da akupuntura teknika alternatibo bat besterik ez dela. Honek esan nahi du teknika hau aplikatzen badugu ere medikuarengana joatea ezinbestekoa izan beharko dela gaixotasunaren larritasuna eta beste datu batzuk zehazteko.



Egun ona izan!

2011/01/26

Elebitasunaren abantailak

Kanada eta Frantziako zientifikoek egindako ikerketari esker dakigu elebidunak diren 2 urteko umeek onura kognitibo garrantzitsuak dituztela. Jadanik bagenekien honek onurak zituela baina uste baino lehenago agertzen direla frogatzen du zehazki ikerketa honek.

                                  

Diane Poulin-Dubois eta bere taldeak egindako esperimentuetan, ingelesa eta frantsesaren ulermena aztertu zuten 2 urteko 63 umeetan. Helburua elebidunen eta besteen arteko desberdintasunak aztertzea zen. Lan honi esker konturatu ziren elebidunak ziren 2 urteko umeek jada 2 hizkuntzetan hiztegi dexentea zutela. Honez gain, ume hauek hizkuntza batetik bestera pasatzeko gaitasun handiagoa zuten.

 Ikerketetan proba kognitiboak burutu ziren eta emaitza hobeak lortu zituzten ume elebidunek, beste guztiak "distraituagoak" baitzeuden.
 Zertan datza desberdintasuna? Adituen arabera, ume elebidunek emaitza hobeak lortzen dituzte 2 hizkuntza entzun eta erabiltzeko ohitura daukatelako.
Beraz, elebiduna izatea abantaila ugari eskaintzen dituenez, aukera hau ez duten zenbait familiek beren seme-alabak kurtsoetara edo beste programa batzuetara apuntatzen dituzte txiki-txikitatik gutxienez 2 hizkuntz ikasteko. Honen inguruko bideo interesgarria :



Egun ona izan!

2011/01/25

6 cm hastea posible da kirofanotik pasatu gabe

Gaur egun gure itxura fisikoak denok dakigun bezala garrantzi handia dauka. Hori dela eta, pertsona asko beren altueraren inguruko ardura ikaragarria daukate. Guzti honengatik, bere altuerarekin konforme ez daudenentzako medikuntza estetikoari esker posible da 2-6 cm bitartean hastea kirofanotik pasatu gabe.


                                


María José Barba Martínez medikuaren arabera, medikuntza estetikoan aditua, pertsona bat altuagoa izatea posible da orpoan substantziak injektatuz. Lortu nahi dugun efektuaren arabera, injektatu beharrekoa desberdina izango da. Esaterako, efektua 12-18 hilabete artean iraungo du Macrolane delakoa injektatzean. Berriz, Bioalcamid erabiliz gero, efektuak iraunkorrak izango dira. 

                             


Hauxe lortzeko erabiltzen den teknika sinplea da: Oinean anestesia lokala aplikatu ondoren, aipatutako protesia injektatzen da. Orpoan ziztatzen den substantziaren kantitatearen arabera lortuko da altuera handiago edo txikiago bat. Behin hauxe egin ondoren, beharrezkoak dira zenbait sesio gutxika-gutxika hasteko. Sesio bakoitzak 30 minutu irauten ditu gutxi gorabehera.

 Teknika hau oso berria eta garestia da,izan ere, sesio eta oin bakoitzeko 1000-1200 euro bitartean ordaindu behar dira. Prezioa aldatu egingo da segun ze substantzia erabiltzen dugun, Macrolane edo Bioalcamid alegia.

Egun ona izan!

2011/01/24

Mugikorrak eta osasuna

Behin baino gehiagotan entzun dugu gure mugikorrak eragin kaltegarria izan ditzaketela gure osasunean baina egia ote da?Zer dakigu honi buruz?
Orain dela urte gutxi batzuk honen inguruko zenbait ikerketa burutu dira eta ikusi da askotan entzun izan duguna egia dela,hau da,mugikorra ez dela onuragarria gure osasunarentzako. Baina zein da guzti honen arrazoia?





Devra Davis izeneko zientzialari amerikar ospetsuak dioen bezala, horrela jarraituz gero arazo larria izango dugu mundu osoan. Txina,Australia eta Estatu Batuetan egindako ikerketen arabera, gizonek mugikorra aurreko poltsikoan gordetzearen ondorioz ugalkortasun arazoak sor daitezke.
Davis-en arabera,gaur egun gutxienez egunero 4 ordu mugikorra erabiltzen eta aita izaten saiatzen ari diren gizonek besteak baino esperma gutxiago daukate. Hain zuzen ere,besteen esperma kopuru erdia izan ohi dute.
Zergatik gertatzen da? Telefonoen erradiazioa dela eta, espermatozoideak mugitzeko ahalmen gutxiago,ahulago eta argalago bihurtzen direla frogatu da. Ondorioz, umeak izateko zailtasunak edo umeak akatsekin jaiotzeko probabilitateak altuagoak dira.

                                                      

Zientzialari ospetsu honen iritziz, telefonoen konpainiek aspaldi dakite honi buruz baina logikoa den bezala ez dute honen inguruan ezer esaten. Hori dela eta, kontuan izan behar dugu gaur egun gero eta gehiago erabiltzen ditugun teknologiak ez direla beti onuragarriak izaten.


Egun ona izan!

2011/01/23

Risoterapia

Beti entzun izan dugu "risoterapia" izeneko teknika eta bere onurei buruz baina zertan datza?Benetan ezagutzen dugu? Orain dela gutxi honen inguruko artikulu bat irakurri nuen eta blog-ean honi buruz hitz egitea interesgarria izan litekeela pentsatu dut.
Hitzak esaten duen bezala teknika honen helburua barre egitea da eta horretarako hainbat bide erabiltzen dira,esaterako jolasak,arnasteko ariketak,dantzak...Garrantzitsua da teknika hau taldean egitea,izan ere, taldean gaudenean barre egitea errazago dela ikusi da.
Zer nolako onurak ditu risoterapiak?Badirudi estresa kentzen duela,depresioetan gomendagarria da baita gaixotasun kardiobaskular eta arnasteko eritasunetan ere. Ikerketa batzuek erakutsi duten bezala barre egiten dugunean endorfinak askatzen ditugu eta hauexek dira hain zuzen ere ongizatearen sentsazioa areagotzen dutenak.


                             

Risoterapiako sesioak 2 ordutakoak izan ohi dira eta probatu dutenek esaten dute pozik eta pentsamendu  positiboekin bukatzen duzula. Osho deritzon pentsalariak esan zuen bezala: " La vida en su totalidad en una broma cósmica. No es algo serio, tómala seriamente y la perderás. Compréndela úincamente a través de la risa."



                                     

Noiztik erabiltzen da terapia?Gaurko kontua da edo aspalditik ezaguna da? Korronte filosofiko ugari barre egitea erabiltzen dute metodo bezala. Gaur egun dakigun bezala,orain dela 4000 urte baino gehiago txinatar tenplu batzuetan jada pertsona batzuk taldeak osatzen zituzten barre egiteko beraien osasuna orekatzeko asmoz. Mota honetako tenpluak Indian ere daudela ikusi da.
Sigmund Freud aspaldi esan zuen barre egitean gorputzean dagoen energia negatiboa eliminatzen dela eta hauxe zientifikoki konprobatu egin da. Izan ere,ikusi da barre egin eta segundu gutxi batzuetara gure kortex zerebralak inpultso elektriko negatiboak askatzen dituela. Hauxe ezaguna egin zenetik, terapia askotan aplikatzen da barre egitea.
Guzti hau jakinda orain arrazoi gehiago ditugu barre egiteko eta hemen daukazue barre egiten hasteko aukera:




Egun ona izan!

2011/01/21

Mungiako kuranderaren metodoa

Behin azterketak bukatu direla eta denok lasaiago gaudela,uste dut momentu egokiena dela berriro ere blog hau berreskuratzeko eta aspaldi agindutakoa betetzeko!
Gogoratzen duzuen bezala, esan nizuen orain dela urte bat Mungiako kurandera batengana joan ginela gure Medikuntzaren Historiako lana egiteko prest. Emakume honek zenbait tratamendu erabiltzen baditu ere, aipagarriena bere masajeak dira. Kuranderak esaten duen bezala, pertsona batek estresa eta antzeko sintomak dituenean, sabel aldean bola antzeko bat sortzen da eta honek arazoak sor ditzake. Bere masaje hauei esker, "bola" hau lekuz mugitzen du eta horrela kaltegarria izateari uxten dio.
Masaje hauek egiteko lehenengo sabela alkoholarekin busti egiten du eskuak ondo irristatzeko eta min gutxiago egiteko. Besterik ez du behar,izan ere, berak esaten du "amor propioa" daukala, hau da, nolabaiteko dohaina daukala pertsonak sendatzeko.
Niri masajea egin zidan eta esan beharra dago bere metodoak efektua badaukala,hurrengoko egunetan askoz lasaiago egon bainintzen. Beraz,estresatuta dagoen norbait ezagutuz gero,badakizue nora joan!


Euskal herritar medikuntzari buruzko interesa baduzue, oso ondo dagoen bloga gomendatzen dizuet,hona hemen helbidea: Euskal Herritar Medikuntza


Egun ona izan!

P.D. Ez ditut gure lanaren argazkiak gehitu kuranderaren intimitatea errespetatzearren.