2011/01/29

Delfinoterapia

Delfinoterapia, zooterapian erabilitako metodologietako artean dago, erreabilitazio fisiko eta emozionalen metodoen multzoa da. Izurdeak animali mantso eta argiak dira. Gainera, oso eraginkorrak dira gorputza eta espiritua lantzen diren tratamendu honetan. Ondoeza fisiko zein emozionalak dituzten pertsonentzako da egokia tratamendu hau. Izurdeek mota desberdinetako uhin ultrasoinuak igortzen dituzte. Uhin hauek tratatutako pertsonaren gorputz osoan zehar zabaltzen dira eta honek eragin positiboa izango du nerbio sisteman.
 
Tratamendu hau aplikatzeko adina 5-6 hilabeteko jaioberrietatik aurrera izan ohi da. Sesio guztietan zehar gaixoak langile espezializatuengatik egongo dira zainduak. Hala ere, terapia hauetan erabiltzen diren izurdeak pertsonekin egotera ohituta daude eta txikitatik jada funtzio honetarako hezituak dira. Gehien erabiltzen diren izurdeak tursciops truncatus motakoak dira, "nariz de botella" bezala ere ezagutuak.


                                       

Delfinoterapiareko adituek diote izurdeek igorritako ultrasoinuen ondorioz, neuronen arteko konexioa hobetzen duten endorfina eta beste substantzia batzuen kopurua handitzen da. Gainera, hemisferio zerebralen fntzionamendua ere hobetu egiten da. Aldaketa neurologiko eta neurokimiko hauek direla eta, onura fisiko,emozional eta intelektualak lortzen dira. Izan ere, terapia honek eragina izango du sistema immunologiko, mugimenduen koordinazio, harreman sozial eta lengoaiarengan,besteak beste.

Izurdearekin egindako tratamendu honen fenomenorik aipagarriena bere potentzial didaktikoa da, bereziki Down sindromea daukaten umeetan. Sindrome hau daukaten eta delfinoterapia egiten duten umeek besteak baino askoz arinago ikasten dute. Izurdeak zenbait gaixotasun tratatzeko erabilgarriak izango dira: minbizia, mugimendu arazoak, arazo mentalak edo nerbio sistemaren gaixotasunak.


Sesioetan 15-20 minutu uretan izaten dira baina lehenago masajeak edo bestelako ariketak ere egiten dira.
Terapeutak agindutako sesio kopurua bete ondoren, lortutako emaitzak hilabete batzuetan zehar irauten dute.Beraz, esperientzia hau probatzera animatzen zaituztet!

Egun ona izan!

5 comentarios:

  1. Oso polita izurdeekin egiten den terapia hau.
    Telebistan ikusi nuen honelako zerbait, baita zaldiekin egiten den terapia ere.
    Pertsona askorentzat oso baliagarria da.

    ResponderEliminar
  2. Ze kuriosoa! Enekan honi buruz ezer entzunda!

    ResponderEliminar
  3. Nik jada zenbait dokumental ikusi ditut gaiaren inguruan...Animaliek hamaika modu desberdientan lagun gaitzakete, eta gu, aldiz, eurak akabatzen ari gara gure interes ekonomikoen alde...Zenabit aspektu birplanteatu beharko genituzke, egia esan.

    ResponderEliminar
  4. Terapia honen muga dirua eta aukera gutxi daudela jende askorentzako. Bestela oso atsegina dirudi.

    ResponderEliminar