2011/01/21

Mungiako kuranderaren metodoa

Behin azterketak bukatu direla eta denok lasaiago gaudela,uste dut momentu egokiena dela berriro ere blog hau berreskuratzeko eta aspaldi agindutakoa betetzeko!
Gogoratzen duzuen bezala, esan nizuen orain dela urte bat Mungiako kurandera batengana joan ginela gure Medikuntzaren Historiako lana egiteko prest. Emakume honek zenbait tratamendu erabiltzen baditu ere, aipagarriena bere masajeak dira. Kuranderak esaten duen bezala, pertsona batek estresa eta antzeko sintomak dituenean, sabel aldean bola antzeko bat sortzen da eta honek arazoak sor ditzake. Bere masaje hauei esker, "bola" hau lekuz mugitzen du eta horrela kaltegarria izateari uxten dio.
Masaje hauek egiteko lehenengo sabela alkoholarekin busti egiten du eskuak ondo irristatzeko eta min gutxiago egiteko. Besterik ez du behar,izan ere, berak esaten du "amor propioa" daukala, hau da, nolabaiteko dohaina daukala pertsonak sendatzeko.
Niri masajea egin zidan eta esan beharra dago bere metodoak efektua badaukala,hurrengoko egunetan askoz lasaiago egon bainintzen. Beraz,estresatuta dagoen norbait ezagutuz gero,badakizue nora joan!


Euskal herritar medikuntzari buruzko interesa baduzue, oso ondo dagoen bloga gomendatzen dizuet,hona hemen helbidea: Euskal Herritar Medikuntza


Egun ona izan!

P.D. Ez ditut gure lanaren argazkiak gehitu kuranderaren intimitatea errespetatzearren.

2 comentarios:

  1. Eskerrik asko nire blogaren aipamena egiteagatik!

    ResponderEliminar
  2. Gaur egun mundu zientifikoari hainbesteko garrantzia emanda, harrigarria da kurandera batek gure gizartean tokia edukitzea!!!!Honek gogoetara bultzatu beharko gintuen, eta pentsarazi agian antzianko metodoak, antzinakoak izateagatik, gaur egunekoak bezain baliagarriak direla; edo agian gehiago, metodo naturala kimikoa baino onuragrriagoa izan badaiteke zenbait kasutan eta!!!

    ResponderEliminar